ZENTROA OINEZKOENTZAT JARTZEKO OBRA 6 HILABETEZ ATZERATU DA!

Gaurko udalbatzarrean, EAJ/PSEren Udal Gobernuak onartu egin du obrak amaitzeko 6 hilabeteko epea luzatzea erdiguneko oinezkoentzako gunean. Apirilaren 27a zen amaiera-data, eta urriaren amaieran amaitzeko baimena eman diote enpresari. Aitzakiak: Ur-partzuergoaren eskakizunak (2 hilabete) eta Tour-aren eskakizunak (4 hilabete). Ez da onargarria 6 hilabeteko obra batek 12 hilabete irautea.

Aldeko botoak: EAJ eta PSE

Abstentzioa: atxiki gabea (Patricia) eta PODEMOS

Aurkako botoak: EH BILDU eta atxiki gabea (Jon Andoni Guerediaga)

EH Bildurentzat oso larrigarria da luzapen hau. Obra bi milioi eurokoa da, eta EAJ/PSEren Udal Gobernuak premiaz jarri zuen martxan, maiatzean udal hauteskundeetarako prest egon zedin; gabonetako kanpaina ere ez zuen errespetatu. Luzapen horrek bizilagunen eta enpresa txikien interesak kaltetzen ditu.

“Udalak auzotarren eta Sopelako enpresa txikien interesen alde egin behar duela uste dugu. Erantzukizunak eskatu behar dizkio enpresari: kontratua amaitu baino 15 egun lehenago aurkeztu du enpresak luzapen-eskaera. Erantzukizunaren zati bat obra-zuzendaritzarena da: Dair, udal honetan hainbat obra/gai dituen enpresa. Hala, obraren esleipena zalantzagarria ere bada: lizitazioan eta kontratuan agertzen zen epearen barruan obrari egungo baldintzetan aurre egiteko langile nahikorik ez duela argudiatu du enpresak.

EH Bildu luzapen horren aurka agertu da eta EAJ/PSEren kudeaketa kritikatu du. Ez du obra behar bezala kontrolatu. Beraz, udal gobernuari eskatzen dio enpresarekin negozia dezala obra amaitzeko epea, herriaren interesak babesteko eta ez enpresaren interes partikularrak. “

103 Ikustaldiak
Partekatu: