KonpONbidea– Euskal presoak Euskal Herira- GIZA ESKUBIDEAK – BAKEA lelopean, bihar, hilak 12, Herritarron Topaketak izango dira Eskoriatzan eta nahi duten sopeloztar guztiek parte har dezakete.
Martxoaren 16an aurkeztu zuen herritar talde batek San Telmoko deklarazioa eta honi jarraipena emanez, larunbata honetan, herritarren Topaketa izango dira Eskoriatzan, goizeko 10:00etan hasita (HUHEZI) fakultatean.
San Telmoko manifestuaren sinatzaileak ondorengoak dira: Sagrario Aleman, Arantxa Arruti, Joseba Azkarraga, Ainhoa Aznarez, Miguel Castells, Lore Erriondo, Ramon Gaztelumendi, Jule Goikoetxea, Pepi Gorostidi, Aitziber Ibarbia, Angeles Iztueta, Jon Mirena Landa, Maialen Lujanbio, Jabier Madrazo, Toti Martinez de Lezea, Jon Maya Sein, Jose Menocal, Aitor Merino, Amaia Merino, Izaskun Moyua, Pepe Moulia, Eneko Olasagasti, Peio Reparaz, Teresa Toda eta Ramon Zallo.
San Telmoko deklarazioa zera dio hitzez hitz: Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarrak gara giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak. Hau ez delako gutxi batzuen ardura. Giza eskubideak denon ardura dira. Eta alderdikeriak alde batera utzi behar direlakoan gaude bakea erabat gauzatzeko bidean aurrera egin nahi bada. Horregatik norberaren etxearen goxoa utzi eta plazan gaituzue konponbide baten bila egin beharreko lanean gure aletxoa eskaintzeko asmoz. Eta horretarako jar gaitezen ados gutxieneko batzuetan behintzat.
371 Ikustaldiak