Sopelan ez ezik Barrikan, Lemoizen eta Urdulizen ere herri galdeketa.
Gaur, maiatzak 22, Gure Esku Dagok aurkeztu du 2017ko apirilaren 2an Uribe Kostako lau udalerritan (Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz) egingo dituen herri-galdeketak martxan jarriko dituen 150 pertsonaz osatutako Batzorde Sustatzailea.
Aurkezpena Sopelan egin da, eta bertan galdeketen prozesua zuzenduko duen Ados Uribe Kosta taldeak manifestu bat irakurri du: “herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da, printzipio hauetan ados egonik herri galdeketa gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu”. Horren harira, talde sustatzaileak ez du baztertu aurrera begira eskualdeko beste udalerri batzuk ere aurkeztutako ekimenarekin bat egitea.
1931-2017
“…Manifestamos el deseo de los ayuntamientos vizcaínos de constituir un gobierno republicano vasco y el respeto al principio de autodeterminación“. Horrela erabaki zuten 1931ko apirilean Sopela, Urduliz eta Lemoizko Udalek eta bat egiten zuten Jose Antonio Agirrek Gernikan egin zuen aldarriarekin. “Gaur, haien ondorengook guztiz ados gaude eta oraingoan amets hura egia bihurtuko dugu”
Sinadura bilketa
Eta orain, sinadurak biltzea izango dute aurreneko lana eta horretan hasi dira gaur bertan. Gero galdera erabakiko dute, herritarren parte hartzearekin, eta azkenik bozketa egin, esan bezala 2017ko apirilaren 2an.
343 Ikustaldiak