Aurten ere, Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko da irailak 22tik 25era. Hirugarren urtez, surfa, natura eta musikaren inguruko egitarau ikaragarria izango dugu.
Alde batetik, iazko arrakasta eta parte-hartzea ikusita, aurten ere film laburren lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa martxan dago jada eta lanak aurkezteko azken eguna abuztuak 29 izango da (informazio guztia http://sopelakostafest.com/ webgunean aurkitu dezakezue).
Jaialdiaren hirugarren edizio honetan, surfaren inguruko ekintza gehiago egongo dira: dohako ikastaroak, Euskadiko Surf Zirkuitoko bigarren lehiaketa, Euskal Herriko Txapelketa open eta emakumezkoen mailan eta longboard, SUP eta helduen mailetan ere, EHSF-ko kluben arteko txapelketa…
Eta azkenik, musika aldetik ere, kartel itzela aurkeztu dute. Jaialdiko kartel buruan Esne Beltza eta La Pulquería izango ditugu, eta horiekin batera Rural Zombies, Sorkun, The Clams, Dead Bronco, The Great Barrier, Hey Mr Neken eta Dj Göo egongo dira (ordutegiak jaialdiko webgunean daude).
Aurreko urteetan bezala giro ezinhobea espero dugu, beraz animatu ekintza desberdinetan parte-hartzera!
332 Ikustaldiak