2010eko maiatzaren 2ko ARGIA aldizkarian artikulu interesgarria irakur daiteke. Euskal Herriko zenbait herri izeni buruz dauden zalantzak eta kezkak aipatzen dira… haien artean gure herriko izena: SOPELA
Euskal Herriko udalerrien izenen zerrenda emana du Euskaltzaindiak, baina horrek ez du beti bat egiten izen ofizialekin. Iparraldean legediak agintzen du hala izatea; Hegoaldean, berriz, herri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, baina ez denek. Eta batzuek euskaraz bai, baina oker.
380 Ikustaldiak