{youtube}FxlQl_16wfM{/youtube}
405 Ikustaldiak
{youtube}FxlQl_16wfM{/youtube}
Urte batzuk pasatu dira Sopelako Koadrilen Eguna ospatu barik. Aurten ospakizun hori berreskuratu dute eta arrakasta erabatekoa izan zen.
Goizeko poteoa, herri bazkaria eta koadrilen arteko txapelketak egunaren ospakizun nagusiak izan ziren. Arratsaldez ORKESTA taldeak izugarrizko giro alaia piztu zuen eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zuten.
Eguraldia lagun eduki zuten eta hurrengo urtean errepikatzeko beharra, parte hartu zuten gazte guztien ahoan ibili zen. Horrela gerta dadin animatzen ditugu. Sopelako koadrilak aurrera!
Korrika 16 Sopelatik igaro zen eta euskararen aldeko mezua zabaldu zen gure herrian. Hemen duzue bideoa.
Osteguna 16tik aurrera eta 19a arte Larrabasterrako jaiak martxan jarriko dira. Urtero legez, Tabernariek, Txosnek eta herriko zein kanpoko bisitariek giro alaiari ongi etorri emango diote.
Aurten Udalak prestatu duen egitarauan umeentzako jolasak, batukada, Marmitako Txapelketa Urkon eta kale antzerkia topa ditzakegu. Aipamen berezia merezi du GATIBU taldeak, larunbata 18an gaueko 23etan eskainiko duen kontzertua.
Hemeroteka: Egunkariak eta aldizkako argitalpenak gordetzen diren liburutegia.
Hona hemen 1933. urteko Euzkadi egunkariaren albistetxo bat, Sopelako jayak deskribatzen duena
Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxee onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere. 1970. hamarkadan Sopelak hazkunde handia bizi izan zuen Bilbo Handiko bizitegi-herri bezala. Garai hauetan, “Sopela” izenak ez zuen babes legalik, eta bakar-bakarrik herriko eta inguruko euskal hiztunek erabiltzen zuten.
Sopelan herri mugimendu asko daude, herri ekimenak, instituzioetatik haragoko bestelako errealitateak eta hori guztia islatu nahi dugu. Gehienetan, herrietako gertakari “xume” horiek, eguneroko gertaera eta informazio “txiki” horiek, ez dute inolako islarik komunikabide handietan. Hor dago “Sopela.net”: tarte hori eskaintzeko, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea da gure nahia.
Gure herrian, gauza asko gertatzen dira: batzuk txalotzeko, beste batzuk salatzeko, hainbat gainditzeko eta beste hainbat miresteko. “Sopela.net” geroari begiratzeko leihoa da, eta hedabide nagusienetan tokirik ez duen errealitatearekin bat egiteko geltokia da. Lehio apala, baina eskuragarria sopeloztarrontzat.
Eta zintzoak izan nahi dugu: informazioa interpretatu egiten da, eta “Sopela net”-ek argi eta garbi definitzen du bere burua komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.
Zure ekimenarekin eta ilusioarekin leiho honetatik begiratzeko gonbidapena egiten dizugu (continuación en castellano)
“Sopela.net” es un medio de comunicación humilde, pero con un claro objetivo: informar y reflexionar sobre Sopela; dar un servicio a todos y todas las vecinas de Sopela y ofrecerles un espacio para que puedan publicar sus artículos, opiniones y aportaciones.
En Sopela hay muchos movimientos populares, hay una realidad que supera la actividad institucional y eso es lo que queremos reflejar en Sopela.net. Normalmente, estas actividades “humildes” que se dan en todos los pueblos, ese “pequeño” día a día de los y las vecinas, no tienen ningún reflejo en los grandes medios de comunicación… Ese es el lugar de Sopela.net: ofrecer un espacio para dar a conocer toda esa realidad que pasa desapercibida.
En nuestro pueblo suceden muchas cosas: algunas dignas de ser aplaudidas, otras denunciables, muchas para ser mejoradas y otras para admirarlas. “Sopela.net” es una ventana al futuro y quiere reflejar la realidad que no tienen cabida en los medios de comunicación estándares. Una ventana humilde, pero a disposición de los sopeloztarras.
Y queremos ser honrados: la información se interpreta, y “Sopela.net” se define sin la menor duda como un medio de comunicación popular, progresista, de izquierda, joven, feminista y abertzale.
Con vuestra participación e ilusión os invitamos a participar en esta ventana.
Euskaltzaindiaren iritzia:
Euskaldunek mendez mende erabilitako izena eta egun erabiltzen dena, bai herrian bertan baita ingurukoetan ere, Euskaltzaindiak aspaldian hobetsi zuena Sopela da, Sopelanatik euskal fonetikaren legeei jarraituz eratorria, euskaraz, bai toponimian baita hiztegi arruntean ere, bokalen arteko n erori edo desagertu baitzen, Koldo Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca liburuan ongi azaltzen den moduan. Bokalen desagertze hau ez da soilik leku izenetan gertatu hitz arruntetan ere bai, berba hauek euskal hitz jatorrak edo beste hizkuntzetatik hartutakoak diren kontuan hartu barik.
Toponimoetan, eta herri izenei mugatuz, nahiz eta joera hau leku izen guztiekin gertatu, besteak beste hauek ditugu: Galdakao (Galdacano), Lemoa (Lemona), Aramaio (Aramayona), Lazkao (Lazcano), Zestoa (Cestona), Arroa (Arrona), Miñao (Miñano), Dorrao (Torrano), Zolia (Zolina)…