Gaur goizean amets batek itzartu nau, hotzikara batek esnatu nau. Sentzazio gazi-geza dut gorputzean….
Eguraldi ederreko udazkeneko zapatu goiza zen ametsean, ondo lo egin ostean iratzargailurik gabe itzartzen zaren horietakoa. Logelako lehioak zabaldu eta urtaro honetako hegoaizeak aupegiko azala laztandu dit.
Eguna antolatzen hasi naiz, baina honelako egunotan, ba al dago gure herriko kostaldera hurbiltzea baino plan hobeagorik? (Ametsean originala nintzenik ez dut esan.
Jantzi, Hartza, nire txakurra, hartu eta haizeak bultzatuta hondartzarantz abiatu gara. Herria zeharkatzean, besapean ogia edota egunkaria zeramaten hainbat ezagun agurtu ditut. Betiko tabernan kafesnea tortila pintxoaz gosaldu eta tipi-tapa abiatu gara.
409 Ikustaldiak