Itsasoaren alaba filma Sopelan ikusgai

Meñakoz kultur elkartearen eskutik, “Itsasoaren alaba” pelikula ikusgai edukiko dugu. Hurrengo urriaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:15etan emanaldiari hasiera emango zaio. Lekua Sopelako Kultur Etxe berrian izango da. Filma ikusi eta gero, zuzendariarekin eta filmaren beste protegonisteekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.

 Sinopsia: Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei utrte dauzka. Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”,  hil zuen bere aita.

Urte guzti hauetan Haizearentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

405 Ikustaldiak
Partekatu: