bizimeta

Bizimeta: idien aurretik gurdia

Uda honetan, bizikletak alokatu ahal izateko Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan “Bizimeta” zerbitzua jarri da abian. Ondo. Ez dago beste hitzik. Ideia ona da, egitasmoa txalogarria eta garraiobide alternatiboak sustatzeko bidean aurrerapauso egokia. Hain zuzen ere, egitasmo hau gauzatzear egon zen 2008ko udan eta jadanik garai hartako aldizkarian (6. Sopela Aldatu ) txalotu genuen.

Etorkizunari begira bizikleta eguneroko garraioa bihur dadin apustu argia egiten dugu, hau dela eta, hasierako epeetan sor litezkeen galera ekonomikoei aurre egiteko administrazioek (Udalek zein Mankomunitateak) diru ekarpenak eta laguntzak egin ditzaten bultzatuko dugu.

Bizikletak ahalik eta herritar gehienek egunerokoan benetan erabil dezaten bidegorriak behar dira, eta oraingoan ere etxea teilatutik hasi dute. Urteak daramatzagu “bidegorriak” eskatzen, eta hitz ederretatik harago ez da ezer gauzatu. Azken urte hauetan ez da bidegorririk eraiki nahiz eta aurrekontuetan partida esanguratsuak esleitu.

Norbaitek ulertuko luke tren bagoi bat kokatzea udaletxeko plazan trenbiderik gabe? Bizikletak, aldiz, jarri dira bidegorriak eraiki gabe. Gero istripuak eta bizikleten arriskuez arituko dira batzuk!!! Bizikleta benetako aukera izan dadin ziurtasuna eta erraztasunak eskaini behar dira. (W.)

El servicio “Bizimeta” de alquiler de bicicletas es bueno. Lo apoyamos, pero es empezar la casa por el tejado ¿para cuando los bidegorris? Para que las bicicletas sean un servicio real de transporte alternativo hay que dar todas las facilidades y seguridades posibles y para ello la red de bidegorris es imprescindible.

413 Ikustaldiak
Partekatu: