larrinaga-fusto

Koldo Larrinagak galdu egin du Binakako Munduko Pala Txapelketa lehenengo partiduan

larrinaga-fustoBinakako Munduko Pala Txapelketa atzo hasi zen Bilboko Deportivo frontoian. Fusto eta Larrinaga egungo txapeldunen estreinakoa zen, eta ezustea izan zen Urkijo eta Imanolen kontra galtzea (45-31). Irabazleek partida txukuna jokatu zuten. Fustori jokatzen ez utzi eta Larrinagaren bila aritu ziren. Lana pilatu egin zitzaion azken Larrinagari bukaeran. Lehen puntua eta hautagaitza irabazleentzat.

Munduko Txapelketa honetan bost bikotek, denak denen aurka, jokatzen dute. Lehen faseko onenak finalerako sailkatuko dira eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerako beste txartela izango dute jokoan.

 

Lehiaketan arituko diren bost bikoteak honako hauek izango dira:
Fusto-Larrinaga
Gaubeka-Beldarrain
Urkijo-Imanol
Ziskar II-Galan
Urkia-Lujan

Koldo Larrinaga sopeloztarraren hurrengo partiduak:

Azaroaren 24an, arratsaldeko 17:00etan (DEPORTIVO, BILBO)
FUSTO-LARRINAGA vs. URKIA-LUJAN

Azaroaren 28an, arratsaldeko 17:00etan (DEPORTIVO, BILBO)
FUSTO-LARRINAGA vs. GAUBEKA-BELDARRAIN

Abenduaren 3an, arratsaldeko 17:00etan (DEPORTIVO, BILBO)
FUSTO-LARRINAGA vs. ZISKAR II-GALAN

Argazkian, Larrinaga eta Fusto iazko txapelketaren txapelarekin

397 Ikustaldiak
Partekatu: