Ez dakit On Bitorino nor zan badakizuen ala ez. Neuk kontatu dotan beste gertaera baten herriko maisua eta nire familiaren aspaldiko laguna edo adiskidea zala aipatuten neban. Bada oraingo hontan eskolan gertatutako gauza eta garai bateko hezkuntza be zertan gauzatuten zan kontatuko dautzuet:
Asteko zazpi egunetik bost eskolara joan beharra zan Goizeko bederatzietan hasi eta ordu bat t’erdietan bazkaldutera. Ordu bi t’erdietan bueltau eta lau t’erdietan bukatu, goizez zein arratsaldez ordu erdiko atsedenaldia be baegoan, eguenean arratsaldea libre.
355 Ikustaldiak