Gabiren txanda zen bai, baina berak ezin izan du idatzi. Batek daki zer oparituko zigun. Agian Maputxe preso politikoen gose grebaren inguruko informazioa. Akaso ikastolako konturen bat edota berak pasatutako pasadizo xelebreren bat. Beharbada olatuak hartzera joan eta gero etxera eraman zituen sentipen goxoak azalduko zizkigun. Batek daki!

Baina Gabi bahitu digute. Espetxera eraman dute beraren gainean eta Askapenaren gainean zaborra mediatikoa bota eta gero. Ez dira lehenengoak izan eta tamalez, ez dira azkenak izango. Euskal Herrian aro berri bat zabaltzen ari den honetan, batzuek, betikoek, ilusioak, benetako demokrazioa eta herriaren ahotsak zapuztu nahi dituzte.

Horretan dabiltza eta oraingoan oso oso gertutik tokatu zaigu, Gabi Sopela.net egitasmo honen laguna eta kidea zelako. Baina ez dugu onartuko gugandik aldentzeko hartu duten erabaki mingarri hori. Aste honetan Gabiren txanda dela erabaki dugu. Gure erabakia da gugandik gertu eduki nahi dugulako. Estimatzen dugun pertsona badela argi eta garbi gera dadin. Bere txanda guztion artean bete dugu eta horrela egingo dugu berak egin ahal izango duen arte. Bitartean, Gabi gurekin eramango dugu eta Sopela aste on! atal honetara bere txanda helduko denean beraren berri emango dugu eta irakurleek egingo dituzten aupada guztiak Gabi askatzeko aupadak izango dira. Gurekin egon arte.

Aupa Gabi!

Sopela.net eginten dugun guztiok.

342 Ikustaldiak
Partekatu: