GERNIKAKO AKORDIOA Sopelan aurkeztuko dute

gernika akordioa SopelanETAren urratsa ezagutu izanak Gernikako Akordioari bultzada kualitatiboa eman dio. Panorama honekin, datorren ostiralean, urtarrilaren 14an eta arratsaldeko 19:00etan, Sopelako eragile ezberdinek Gernikako Akordioa aurkeztuko eta babestuko dute Kurtzioko Kultur Etxean. Sopelako auzokideei bertan parte hartzeko deia egin diete. Deialdia zabaltzeko akordioa buzoneatu dute eta kartelak itsatsi dituzte.

Sopelako bultzatzaileen artean Ezker Abertzalea, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Berdeak alderdiak daude. Hauek guztiek Sopelako Udalean ordezkaritza dute. Haiekin batera Aralar ere egongo da. Eragile politiko hauek guztiekin batera LAB, ESK, Amnistiaren aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleak egongo dira. Bertan ere, aste hauetan zehar haien atxikimendua egin duten herriko beste eragileak egongo dira.

Antolatzaileek esan dutenez atxikimendu dinamika oraindik martxan dago eta eragile gehiagok Gernikako Akordioarekin bat egingo dutela itxaropena dute.

ETA erakundeak Gernikako Akordioak egiten zion enplazamenduari erantzun argia eta positiboa eman dio, dokumentu horretan egiten diren hausnarketekin bat eginez. Beraz, akordio horretan jasotzen diren gainontzeko gutxieneko demokratikoak eskuratzeko Estatuari interpelazioak eta herri presioa areagotzea beharrezkoa izango dela azpimarratu dute.

 

357 Ikustaldiak
Partekatu: