Sopelako Udal Bilkurak martxoaren 29ko grebaren arrazoiak babestea eragotzi du

greba 

 

 

 

 

 

 

 

 

Martxoaren 20an izandako Sopelako Udal Osoko Bilkuran PNVk, PSOEk eta PPk ezetza eman zioten martxoaren 29ko grebari.

BILDUk 29an deitutako grebarekin Sopelako Udalak bat egin zezan mozio bat aurkeztu zuen eta bertan, besteak beste, zera adierazten zen: “eskubideen alde emandako aurrera pausu guztiak ezerezean uzten ari dira” eta “erabaki hauek etorkizunik gabe eta indefentsio nabarmenean uzten ditu herri honetako langileak; gazteak eta emakumeak prekarietatera bultzatzen ditu, pobrezia areagotuz eta, era berean, sistema publikoa deusezteko erabakia hartua dute”.

Horregatik “herri honetako langile eta baztertuen eskubideen aldeko bozgorailu izan behar dutela instituzioek” baieztu ondoren, martxoaren  29rako konbokatutako grebari babesa eman ziezaion Sopelako Udalak eskatzen zen, eta egun horretan hautetsiok bat egitea grebarekin: ez garatu inolako jarduera politiko-instituzionalik, ez agerraldirik eta antolatutako mobilizazioekin bat egin eta bertan parte hartzea. Ildo honetan, hautetsi liberatuek greba egunari dagokion soldata ez jasotzea grebarekin bat egiten duten langileek bezala defendatu zuen BILDUk.

Mozio honen alde BILDUk bakarrik eman zuen baietza eta beste guztiak, PNVk, PSOEk eta PPk aurkako bozka eman zuten. PPk lan erreformaren beharra azpimarratu zuen eta PSOEk eta PNVk greba egitea edo ez egitea erabaki pertsonala zela esan zuten eta “instituzioa” ez dela dinamika horretan sartu behar.

333 Ikustaldiak
Partekatu: