jaiak

Parte hartu Sopelako jaietako kartel lehiaketan!

jaiakSopelako sanpedro eta karmen jaietako kartel lehiaketa abian da. Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, banaka edo taldeka, eta egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, maiatzaren 6a baino lehen. (argazkian Aitxu taldeko lagunek, 2011ean Aitxuk irakurri zuen jaien pregoia)

Oinarriak:
Kartelaren gaia jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da.

Testua:
Jarri beharreko testua honako hau da: SOPELAKO JAIAK 2012

Aurkezpena:
Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak,adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko jakez hartzerakoan.

Ebazpena:
Ebazpena ekainaren 8an, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean izango da, bertan sari banaketa burutuko delarik.

Sariak:
Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat).
*Lehenengo saria: 300€ eta 200€ko balioa duen bonoa Sopelako dendetan gastatzeko.
*Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 100€ eta 50€ko balioa duen bonoa Sopelako dendetan gastatzeko.
Haur eta Gazteen atalean.
*Lehenengo saria 4 – 10 urte bitartean: OPARIA
*Lehenengo saria 11 -14urte bitartean: OPARIA
*Lehenengo saria 15 – 18 urte bitartean: 80€ko balioa duen bonoa Sopelako dendetan gastatzeko

Lanak eta erakusketa:
Lanak Kurtzio kultur etxean egongo dira ikusgai ekainaren 8tik uztailaren 1era arte egingo den taldekako erakusketa batean.

322 Ikustaldiak
Partekatu: