Apirilaren 21ean eta 22an hainbat jarduera antolatu dira Sopelan Liburuaren Eguna dela-eta.

Apirilaren 21ean, goizeko 11:00etatik 14:00etara Udaletxeko plazan: irakurtzeko txokoak, liburuekin harremana duten tailerrak, ipuinen karaokea, erakusketa eta Sofoko Antzerkiaren ‘Galakta kodea’ ipuin kontalaria izango da.

Apirilaren 22an Kurtzio Kultur Etxean: ‘IPUINezIPUIN’ ipuin kontalaria. Bertan Ipotx Burumotz-en bihurrikeriak kontatuko dituzte. Ikuskizuna lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta sarrerak hiru euroko kostua izango du.

341 Ikustaldiak
Partekatu: