358 Ikustaldiak
{youtube}12FIX0IpA3E{/youtube}
19. edizioa izan da eta beti bezala giro aparta eta euskalduna Sopelako taberna eta txoko guztietan hedatu da. Aurten bazkaria eta finala pilotalekuan ospatu dute. Trikitilariak, txirulariak, bertsolariak eta koadrila ugari ibili dira giro alaia non nahi zabaltzen. Hona hemen jai handi honen bideo laburpena.
Larunbatean ehundaka herriatarrak Bilboko manifestazioan egon ziren Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan justizia eskatzeko eta poliziaren indarkeria geldiarezteko exijituz. Gainera, poliziaren indarkeriaren bitartez euskal herritarrengan beldurra hedatu nahi dutela jendartearen mugimendua eta mobilizazioa ekiditeko salatu dute. Iñigo Cabacasen kasua latzena izan dela salatu dute baina beste egoera oso latzak egon direla gogoratu dute. Hala nola, Kukutzaren deseustapena eta azken greba Orokorran Xuban Nafarreteren aurkako erasoa ekarri dute gogora. Amaitzeko, errepresioaren aurka mugitzeko deialdia zabaldu dute.
Ados taldearen eskutik “Wilt, panpina puzgarriaren hilketa” antzezlana Sopelara helduko da datorren larunbatean, apirilak 28, 20:00etan Kurtzio Kultur Etxera.
Zuzendaria Garbi Losada da eta antzezleak Mikel laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz dira. Antzezlan hau hainbat herritan taularatu da arrakasta handia eta txalo txaparradak lortuz.
Sarrera 6 euro da eta Kurtzio Kultur Etxean bertan, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarinen bulegoan lor daitezke.
Bide batez gure noizbehinkako inkesta parte hartzeko animatzen zaituztegu. Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
Ona eta egokia da
Nahikoa da
Desorekatua, alde oso onak ditut, baina beste batzuetan hutsuneak
Eskasa
Ez dut ezagutzen
Anima zaitez eta parte hartu gure inkestan.