Hona hemen Sopelako udalaren kultur sailak maiatzean antolatu dituen ekitaldiak (egunez egun gure agendan daude aipagai):
Maiatzaren 2tik 31ra:
Medikus Mundi elkartearen eskutik malariari buruzko erakusketa Kurtzio Kultur etxean, eta zehazki, maiatzaren 3an, medikuntza tropikalean espezializatua dagoen Jon de la Huertak medikuak “Malaria, viaje a Kinshasa” hitzaldia 19:00etan.
Maiatzaren 5ean:
XII artisautza eta nekazaritza azoka Larrabasterrako Urgitxeta plazan. Azoka 11:00etan hasiko da. Honekin batera 12:00eta umeentzako ikuskizuna “dantz-jolas jaia” Zirika Zirkus taldearen eskutik, eta arratsaldeko 19:00etan Erdizka Lauetan taldearekin Euskal dantzak ikasteko aukera izango da.
Maiatzaren 6an:
18:00etan, Kurtzio Kultur etxean umeentzako ikuskizuna “Elefantea eta armiarma”. Sarrera: 3 euro umeentzat eta 4 nagusientzat.
Maiatzaren 11n:
Kale antzerkia udaletxeko plazan 20:00etan Habitus Mundi taldearekin.
Maiatzaren 13an:
Umeentzako opera ikuskizuna euskaraz: “Bazen behin opera”. Ikuskizuna egokia da 5 urtetik aurrerakoentzat. Sarrera 3 euro.
Maiatzaren 18an:
Kontzertu Lirikoa Bizkaiko udaberri musikalak zikloaren barruan Kurtzio Kultur Etxean. Parte hartuko dute Iker Begoetxeak (tenorea), Paricia Seasarek (Sopranoa), Mikel Zabalak (Baxua) eta Itziar barredok (piano jolea). Sarrera 3 euro.
Maiatzaren 20an:
18:00etan zinea euskaraz umeentzat, “Katu bat Parisen”. Kurtzion izango da eta sarrera dohainik.
Maiatzaren 26an:
Nagusientzako antzerkia Kurtzio Kultur Etxean. “hil arte bizi” antzezlana iluntzako 20:30ean eta sarrera 6 euro.
Honez gain, maiatzaren 25an Athletic-Barsa finala dela-eta kale animazioa, 17:00etatik aurrera puzgarriak, jolas erraldoiak, tailerrak umeentzat, eta Ardoa barrura fanfarrea kaleetan zehar.
Bide batez, gure inkesta parte hartzeko animatzen zituztegu.
305 Ikustaldiak