Aurrekontuen bilerak Sopelan

BILDUren Udal Gobernuak aurrekontu partehartzaileekin aurrera jarraitzen du

Aurrekontuen bilerak Sopelan

Sopelako Udalean BILDUren Udal Gobernuak aurrera darrai dinamika partehartzailea elikatzen. Lehenengo aldiz horrelako prozesu bat martxan ipini eta gero, aste honetan eta hurrengoan onartu berri diren 2012. urterako aurrekontuak auzoz auzo azalduko dituzte, auzokideen ekarpenak eta galderak jaso nahian.

Gauzak horrela, irudian agertzen diren Batzar Irekiak antolatu dituzte. 2012. urteko aurrekontuak lantzeko BILDUkoek martxan ipini zuten prozesua oso kritikatua izan zen PNV, PSE-EE eta PP alderdien eskutik. Alderdi hauek guztiek auzokideen parte hartze zuzena ez dute bultzatu nahi eta aurrera begira trabak ipintzeko asmoak ez du ematen gutxitu direnik.

Hori dela eta, Sopelako BILDUk deia egin du Batzar Ireki hauetan parte hartzeko eta auzokideen protagonismoa etengabearen alde lan egiteko. Hauek dira Udal Gobernutik zabaldu dituzten bideoak antolatutako Batzar Irekietara auzokideak joan daitezen animatuz. Euskaraz eta erdaraz dituzue.

{youtube}gjpAPqYiZ1Y{/youtube}

{youtube}n-oI6emeg-U{/youtube}

325 Ikustaldiak
Partekatu: