Izena eman daiteke Kurtzio Kultur Etxeko ikastaro berrietan parte hartu ahal izateko. Sopelan erroldatutakoek lehentasuna izango dute, matrikulazio epea irailaren 16tik 22ra izango delako, eta bukatutakoan, 23tik 30era gainontzekotzat zabalduko da epea.
Izena udaletxean, Larrabasterrako udal bulegoan eta Kurtzio Kultur Etxean bertan eman daiteke, honez gain internet bidez ere egiteko aukera dago.
Ikastaro batzuk berriak izango dira, eta beste batzuk, berriz, iazko arrakasta ikusita errepikatuko dira. Eskaintza honako hau da: haurrentzako eskultura eta pintura tailerra, haurrentzako sormen tailerra, tango tailerra, argazkigintza tailerra eta euskal kanten tailerra.
Ikastaro hauei buruzko informazioa guztia (ordutegiak, ordainketa mota e.a.) Udaletxeko web orrian aurki daiteke