sopela ob

Sopelako igeritokiak: esan behar dena lagunen prentsan irteteko

sopela obAbenduan izandako Udal Osoko Bilkuran (2014-12-30) akordio on bat lortu zen: irabazirik gabeko erakunde baten eskuetan uztea igerilekuetan dagoen taberna. Alderdi guztiek aldeko bozka eman zioten erabaki honi. EHBildu, PNV, PSE eta PPri ZORIONAK!

Urtarrilekoan (2015-01-27) EHBilduk proposatu zuen irabazirik gabeko erakunde hori Askolan izatea. Askolanen helburua honakoa hau da: “Herrian dagoen langabeziaren tasaren murrizketan eragitea, eta kontratazio berrietan lehentasuna ematea prestaziorik eta diru sarrerarik ez duten langabetuei” …  hitz soilez esanda: Sopelako langabetuen elkartea. Proposamen hau onartu zen EHBilduk eta PNVk emandako aldeko boskengatik. EHBildu eta PNVri ZORIONAK!

PSE eta PP abstenitu ziren. Beste elkarteren bati eskaini nahi zioten? edo ez zuten nahi EHBilduk akordio on bat lotzea?… horrela ez bada ulertezina da alderdi hauen jarrera, haiek ere langabeziarekin guztiz arduratuta daudela pentsatu nahi dudalako…

Horrela geundela, guztiok poz-pozik, eta PNVk bere ohorezko lerrotxoak lortu behar zituen (Deian nola ez) eta bere bozeramaileak honelaxe dio: ”Jeltzaleok uko egiten diogu Askolan elkarteko kideek bakarrik lortu ahal izatea lanpostu horiek … oso arduratuta gaude lanpostu horien kontratazioetan gerta daitezkeen inpartzialtasunengatik … bakar bakarrik bideratuko delako kontratatzea Askolan erakundean dauden lagunak, Sopelako langabetuen elkartean, eta hori sekulako bidegabekeria litzateke, … zelatan egongo gara gure herriko langabetu guztiek lana lortzeko unean aukera berdintasuna izan dezaten sortuko diren lanpostu berrietan udal kirol instalakuntzetan”

Bi zehaztasun txiki-txiki-txikiak

1.-Igeritokiak 2004ko apirilaren 3an inauguratu ziren; une horretatik 2011ra arte PNV alkatetzan egon da, eta urte horietan guztietan ez da inoiz gune hori ezertarako erabili. EHBildu heltzen da alkatetzara, akordio on bat lortzen du, eta PNV-k zelatan egongo dela dio… Normala zelatan egotea! orain arte, PNV gobernuan izandako urte guztietan ez delako egon inolako beharrik zelatan egoteko ez baitzegoen inolako jarduerarik.

2.- PNV-k Udal osoko bilkura batean (abenduan) onartzen du igeritokien taberna irabazterik gabeko erakunde bati esleitzea, eta gero eskatzen du aukerak eman dakizkien erakunde horren kideak ez diren lagunei… kontraesana ezin da argiagoa izan… EHBilduk udal bilkura batean hartutako erabakia beteko ez balu, eta tabernaren kudeaketa esleitu izan den taldearen kideak ez diren beste pertsona batzuen esku utziko balu “entxufismoa” leporatuko ligukete, telebista guztietan irtengo ginateke, eta ez dakit zein kereila mota izango genuke zain.

PNVren bozeramailearen adierazpenek hain ganora gutxi duten ezen bukatu behar duen ondorengoa esanez: “Bat egiten dugu egitasmo honekin lanpostu berriak sortuko dituelako, eta gure herrian dauden ia mila langabetuek honen moduko ekimen publiko gehiago behar dutelako”. Esandakoa… ea zuen burua argitzen duzuen.

Deian ohorezko lerrotxo bat lortzea onartuko dugu, baina tontotzat har gaitzaten ez.

G.V. (PNVren adierazpenak erdaraz zeuden, itzulpenean errakuntza badago, jatorrizko testua erdarazkoa da)

342 Ikustaldiak
Partekatu: