ehbilgunean

Sopelako EHBilduk bilera irekiak antolatu ditu

Sopelako EHBilduk lau bilera antolatu ditu udal hauteskundeetan aurkeztuko duen konpromisoen karta erabakitzeko. Aste honetan 2. eta 3. saioak izango dira, hurrenez hurren astelehenean eta ostegunean (hilak 23 eta 26)

Bileretan hainbat gai aurkeztuko dira eta interesa duen edozein lagunak har dezake parte. Gaiak bideratzeko EHBilduko hautagai batzuk egongo dira eta guztiak EHBilgunean (Sabino Arana 9) izango dira 19:00etatik aurrera.

Martxoaren 23koan ondorengo gaiak mahairatuko dira: elikadura subirotasuna, energia sostengarriak, birziklapena, zero zabor, hirigintza, auzoak, etxebizitza, bizi kalitatea, lana, auzolana, Sopelako herri nortasuna…

Martxoaren 26koan komunikazioa, herri partaidetza, hautetsien soldatak eta dietak, gestioa, udal lan baldintzak, udaltzaingoa, enplegua, merkataritza, ostalaritza, turismo… gaiez hitz egingo da.

Lehen saioa martxoaren 17an izan zen eta ondorengo arloak izango ziren mintzagai: euskara, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola, jaiak, herri kultura, gazteak, autogestioa, nazio eraikuntza, prozesu politikoa, gatazka politikoa, presoak, iheslariak, giza eskubideak, nazio ikurrak… Argazkian bilera honetan dago aterata.

Azken saioan martxoaren 31koan (asteartean)kontuan izango dira pertsona nagusiak, feminismoa, internazionalismoa, kooperazioa, etorkinak,  kultur aniztasuna, funtzinaliate ezberdinak, sexu askatasuna…

Gogoratu bilera guztiak irekiak direla eta interesatu guztiek har dezaketela parte.

300 Ikustaldiak
Partekatu: