aste on

Sopelako udala: aurkitu ezberdintasunak

Kasu honetan ezberdintasunak aurkitzea errazegia da; froga zailago bat proposatuko dizuet oraingoan: aurkitu antzekotasunak.

Zer dute komunean hiru gai hauek: “Kurtziolagun” izeneko txartelak Kurtzio Kultur Etxeko ikuskizunetara joateko,  dirulaguntzen plan estrategikoak eta Mendebaldeko Sahararen auziari bidezko eta behin-betiko konponbidea emateak?

Ez etsi, saia zaitezte… hausnartu pixka bat… badakit zaila dela… zer… ez zarete gauza antzekotasunak aurkitzeko?… ados, neuk esango dizkizuet:

Hiru gai hauek komunean dute…

1.- Sopelako udalean izandako azken Udal osoko bilkurako gai ordean zeudela.

2.- EHBilduk proposatu zituela hirurak.

3.- Hirurak bertan behera geratu zirela, onartuak izan gabe.

4.- Hiru gaiek ez zutela izan PNV, PSE eta PP alderdien onespena.

5.- Hiruretan PNV, PSE eta PP alderdiek, nola edo hala “forma akatsa” leporatu ziotela Udal Gobernuko taldeari… “gauza inutilagorik EHBilduko hauek baino”

Legealdiaren hasiera PNV, PSE eta PP alderdiek boikotatu zuten udalaren ohiko funtzionamendua (uko egin zioten arduradun politikoen liberazioari, oztopatu zituzten komisioen osaketa, zaildu zuten Sopelako ordezkaritza Mankomunitatean…). Geroxeago behin behineko adostasun batzuk lortu ziren (oso gaizki omen dago ikusita boikota mantentzea lau urtetan); baina orain, hauteskundeetara hurbiltzen ari garen egunetan, legealdiaren bukaera hasierakoa bezalakoa da: ez dira aurrekontuak onartzen, uko ematen zaie aldaketa ekonomikoei, eta ezetza ematen diote EHBilduk proposatutako guztiari bigarren mailako gaiak izan arren.

Gero EHBildurena “biktimismoa” dela esango dute, dena dela, Urkulluk oso argi jakinarazi zuen Gipuzkoako PNVren hautagaien aurkezpenean: “beste alderdiei eskua luzatzen diet Gipuzkoa beste era batean gobernatzeko”. Gipuzkoaren ordez Sopela jarri eta begi bistan dagoenak ez du espilurik behar. Sopelan aurrerakoiak, ezkertiarrak eta abertzaleok gehiago garela demostratu behar diegu.

335 Ikustaldiak
Partekatu: