Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2016. urtearen lehen hiruhilabetekoaren bukaeran, martxoaren amaieran alegia, gure errian 814 langabetu zeuden.
Langabezia gorantz
Datu hauek gezurtatzen dute Eusko Jaurlaritzak jakinarazten dituen ikuspegi positiboak, hain zuzen ere, 2015. urtearen bukaeran (abenduaren 31n) Sopelan 765 langabetu zeuden, eta kopuru hau etengabe handitu da 2016an zehar: urtarrilean 781 langabetu, otsailean 793 eta orain 814 langabetu.
Kontratazio prekarioa
Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2016ko martxoan 232 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 13 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 9 bakarrik bihurtu dira behin betikoak.
Azken urteetako eboluzioa
2008ren amaieran, krisiaren hasieran nolabait esateko, 561 langabetu zeuden Sopelan
2009n: 726
2010ean: 749
2011n: 788
2012an: 902
2013an: 889
2014an: 854
2015ean:765
Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira. (SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) Komikia Tasiorena da GARA egunkarian
323 Ikustaldiak