{youtube}IcQRs8Gf9sI{/youtube}

Hona hemen Sopelako Gure Esku Dago taldeak irakurritako pregoia hitzez hitz…

Hormak eta harresiak ez ditugu maite,
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.
Ez dugu beste inor mendean hartu nahi,
etorkizuna hautatu, ez besterik.
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.

Arratsaldeon guztioi!!! Eskerrik asko Sopelako Jai Batzordeari Gure Esku Dago taldeari pregoia irakurtzeko aukera emateagatik. Ohore da gure herriko jaiei hasiera ematea.

Gure Esku Dagok erronka handia du Uribe Kostan: 2017ko apirilaren 2an, sopeloztarrok erabakitzeko eskubidea gauzatuko dugulako.  Sopelak ere, Euskal Herriko beste herri askorekin batera hautestontziak ipiniko ditu gure etorkizunaz libreki erabaki nahi dugula adierazteko, eta parte hartze kopuru guztiak txikituko ditugu, ziur gaude horretaz.

Ados gaude
Gogoz eta tinko
Ados gaude
erabakitzeko

Eskerrik asko jai-batzordeari, animo koadrilei eta elkarteei, umore ona herrikide guztiei, indarra egun hauetan gure zerbitzuan lanean arituko direnei, eta gogoan har ditzagun hemen ez daudenak: lan bila irten behar izan dutenak, kartzelan daudenak, eta ezin ahaztu egoera latza bizi dutenak: DBE(RGI) kobratzen dutenak, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak, langabezian daudenak…

BAI umore onari, BAI alaitasunari, BAI giro onari, BAI ondo pasatzeari, BAI sexu askapenari, BAI parte hartzeari, BAI jai herritarrei, BAI jai euskaltzalei, BAI parekidetasunari, eta ezetza bakarra:  EZ errespetu faltari, EZETZ,  EZETZ DA ETA KITO!.

Gaur Sopelako jaiei hasiera ematen diegu eta gure abestiak  dion bezala “jende zoriontsua herri libre batean”. Horixe opa egiten dizuegu: izan zaitezten, izan gaitezen zoriontsuak, dasta ditzagun jaiak Sopela libre batean!!!

Sopela Sopela gaur da gure eguna… Bota txaflerua eta has dadila jaia

GORA SOPELA… GORA JAIAK!!!

Bideoa: Sopelako Gure Esku Dago eta Hiruka

336 Ikustaldiak
Partekatu: