Sopela IBI 2016

Sopelako IBIn etxebitza hutsek %50eko gain-ordaina izango dute

Sopela IBI 2016Sopelako udalbatzak onartu ditu (ekainaren 30ean) Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI) araupetu duen zerga ordenantza berria Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 18ko Foru Arauarekin bat etorrita. Foru Arau berri honek, lehen aldiz, aukera ematen zuen %50 arteko gain-ordaina ezartzeko etxebizitza hutsei. Sopelako Udal Gobenu taldea osatzen duten PNVk eta PSEk, aldiz, uko egin zioten eskaera honi eta gain-ordain hau ez zegoen jasota prestatutako arautegian.

EHBilduren emendakina:
EHBilduk emendakin bat aurkeztu zuen aukera hau sar zedin arautegian, eta hutsik dauden etxebizitzek %50eko gain-ordaina izan zezaten. Emendakin honek EHBilduren eta Orain Sopelaren aldeko bozka jaso zuen eta PNV, PSE eta DBTU (Podemos pean aurkeztutako sektore bat) abstenitu ziren.

Ondoren IBIren arautegi osoa bozkatu zen, jadanik EHBilduren emendakina barne zegoela, eta aurrera atera zen arautegia PNV, PSE eta EHBilduren bozkekin, DBTU berriro abstenitu zen eta oraingoan Orain Sopelak ezetza eman zuen.

EHBilduren ustez hainbat atal garatu behar dira oraindik aurrera, hala nola ezar daitezkeen hobariak, eta horretara ekingo dio irailatik abendura bitartean arautegi hau indarrean hasiko delako 2017ko urtarilean.

332 Ikustaldiak
Partekatu: