Gaur goizean, azaroak 9, EHBilduko Uribe Kostako hainbat zinegotzik eta Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkidek haien iritzia plazaratu dute Berangon eraikitzen ari diren Megaparkaren aurka.
Agerraldia Berangon izan da eta hona hemen mahairatu duten testua:
Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok haien erabateko desadostasuna azaldu dute Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakiarekin.
Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz. Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa.
Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.
Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak hiltzera kondenatu dituena.
Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, IRAKURTZEN JARRAITZEKO SAKATU GEHIAGO IRAKURRI