Kontsumo taldeak hamendik eta kontsumo taldeak handik

 

Eta zer dira? Gehienok badakizue erantzun laburra: baserriko elikagaiak ekoizle eta jaleen artean artez salerostea. Baina erantzun luzeagoa ere badago.

Lotzen zaigun lur-natura dagoen moduan mantendu ahal izateko eta elikatzeko onena, bertokoa, sasoikoa eta pozoirik bako jakia dala gehiengo batek daki honezkero. Elikagaien mundua kontrolatzen dauren multinazional handiek, nahi txikerrek bere jakitun. Hori dala eta, geroz eta propaganda gehiago zabaltzen daure euren eredua horixe dala emoteko. Egiz, justu kontrakoa izan arren.

Gaur, ezkerrekoen artean elikagaien subirautza baztertu ezineko kontzeptua ei da. Baina hori bere zer dogu ba?. Dan lekuan (auzoa, herria, eskualdea, herrialdea, nazioa…) dagoen lurretik jaten dan janari gehiena lortzea langileen eskutik. Idealena?: janari guztia lortzea.

Bide horretan, besteetan bezala, klabea antolatzen hastea da, taldetzea, jaleak eta ekoizleak, denbora eman pentsatzeko zer jan gure dogun eta zelan geure interesak defendidu.

Elikagaien subirautzaren alde gagozela diñogu baina…Zelan eroango dogu hori praktikara? Zelan lortu jaten dogun gehiena Sopela/Urine Kosta ingurutik ateratzea? Ze bide egin behar da herri bazkari-afaritan, herriko txosnetan, tabernetan? Ze lurretan? Ze nekazari? Nork esan dau erreza izango zala?

Gaur, ia osotara, multinazionalek elikatzen gaituzte, eurek agintzen daure horretan bere. Guk osten, jendearen, lurraren, behekoen, langileen, baserritarren boterea nahi dugu…ez ala?

Ba kontsumo taldeek aukera eskaintzen dute arlo honetan pausutxuak emoten joateko. Lurra lantzen bizi gure dauren langileak aukera bat izateko eta osasuntsuago eta koherenteago elikatu gure direnek horretarako aukera izateko; nekazari txiki eta gazteek nahi kontsumitzaileak ere aurrera egiteko eta antolatzeko aukera bat.

Zer aportazino da garrantzitsuena une honetan? Harreman zuzen hori berreskuratzea, multinazionaletatik elikatzeko dugun inertziagaz apurtu eta ondoan daukazun kontsumo taldearengana jo, batu, pentsatu, ekin. Antolatuta dagoen herriak edozer lor dezake. Antolatuta ez dagoena eginik emango dotsee, zapaltzaileek gure dauren modura.

Beste hainbeste gauzetan moduan, praktika behar da. Filosopia baino oilo sopia hoba dalako!

Non da noz lotuko garela hasteko?

366 Ikustaldiak
Partekatu: