2016. urteari agur esateko eta 2017ari ongi etorria emateko Gure Esku Dago herri ekimenak jaia herrikoia antolatu du abenduaren 30ean Sopelako Udaletxeko plazan 17:00etatik aurrera: 17:00etan mikro-azoka izango da; 18:00etan kandelen mosaikoa; 18:30ean txokolatea eta bizkotxo banaketa eta bukatzeko lagunen arteko brindisa.
2016… urte oparoa
2016. urtea oparoa izan da Gure Esku Dagorentzat: Euskal Herriko hainbat herritan kontsultak gauzatu dira eta maiatzaren 22an Uribe Kostan Ados talde sustatzailea aurkeztu zen. Egun hartan 150 lagunek “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” aldarrikatu zuten eta lau herrik konpromisoa hartu zuten herri-galdeketa gauzatzeko 2017an: Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz.
Oinarrizko sinadura bilketa egin ondoren prozesuari zilegitasuna emateko, Gorliz eta Plentzia herriek ere bat egin zuten herri galdeketarekin, eta une honetan herri hauetan guztietan eztabaidatzen ari dira egin beharreko galderaz.
2017rako erronka: MAIATZAREN 7an herri galdeketa
Horixe da zalantzarik gabe Gure Esku Dagok duen erronka, 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatzea Uribe Kostako herrietan.
334 Ikustaldiak