Sopela galdera

Maiatzaren 7an, Herri Galdeketa Sopelan

Sopela galdera

 

 

Gure Esku Dagok deiturik, maiatzaren 7an Herri Galdeketa izango da Uribe Kostako hainbat herritan (Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) eta larunbata honetan herritarrok zein galderari erantzun beharko diote aurkeztuko da.

Zein da galdera?… erantzuna larunbatean

Hurrengo larunbatean, hilak 11, jakinaraziko da jende aurrean erantzun beharreko galdera udaletxeko plazan, 12:30ean. Aurkezpena jai giroan izango da: bertsoak, pandero-joleak, euskal dantzak, kantak eta bukatzeko, 15:00ean, herri bazkaria egingo da Ander Deuna Ikastolan. Nahi duten guztientzat bazkarirako txartelak Laiak eta Wolke (Aleman) tabernetan eros daitezke Sopelan eta Ugari Supermekatuan Larrabasterran.

Galdera: lagun askoren adostasun baten emaitza

Azken aste hauetan Uribe Kostako 32 lagunek osaturiko lan batzordea aritu da lanean herri galdeketan erabiliko den galdera adosteko: 32 lagun adin guztietakoak, emakumezkoak zein gizonezkoak, bertan jaioak eta gurera etorritakoak, lanbide desberdinetakoak, baita langabezian daudenak ere, eta hainbat sentsibilitate politikokoak (EAJ-PNV, EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu).

Nork parte ahal izango du herri galdeketan?

16 urtetik gorako 25.185 herritarrok aukera izango dute haien iritzia emateko Uribe Kostan. Dena dela, herri galdeketa hau 2017an zehar Euskal Herriko beste 113 herritan egingo direnekin batuko da, eta osotara 520.000 herritarri emango zaio aukera etorkizunaz erabakitzeko.

364 Ikustaldiak
Partekatu: