Sopela Iñigo Iturrate

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (1)

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, datozen egunetan Kurtzio Kultur etxera etorriko dira Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan egingo den galdera zehazten laguntza eman zuten alderdien ordezkariak haien ikuspuntua emateko.

Maiatzaren zazpira bitartean, egun hartan kontsulta egingo baita, EAJ, EHBildu eta Ahal Dugu-Podemos alderdien ordezkariekin hitz egiteko aukera egongo eta ziklo honen lehen solasaldia EAJrekin izango da: Iñigo Iturratek, legebiltzarkidea da eta Mahaiko lehen Idazkaria, alderdi honen ikuspegia emango du.

Solasaldia martxoaren 29an izango da, datorren asteazkenean, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

361 Ikustaldiak
Partekatu: