Sopela solasaldia Gure Esku Dago

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (2)

Solasaldia Lander Martinezekin

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, apirilak 26 (asteazkena), 19:00etan solasaldia izango da Kurtzio Kultur Etxean Lander Martinezekin, ELKARREKIN PODEMOSeko bozeramailea Euskal Parlamentuan.

Lander Martinezek Elkarrekin PODEMOSen ikuspegia emango du erabakitze eskubideaz eta hitzaldi hau ziklo baten bigarrena izango da: lehenean PNVeko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea egon zen, eta hirugarrenean EHBilduren izenean Arnaldo Otegi egongo da.

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun beharko diote Sopelan, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen maiatzaren 7an.

361 Ikustaldiak
Partekatu: