Arnaldo Otegi Sopelan

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (3): Arnaldo Otegi

Gure Esku Dago herri ekimenaren eskutik, solasaldia Arnaldo Otegirekin

Arnaldo Otegi, EHBilduko eleduna, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, osteguna, 19:00etan. Arnaldo Otegik EHBilduren ikuspegia emango du erabakitze eskubideaz eta hitzaldi hau ziklo baten hirugarrena izango da: lehenean PNVeko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea egon zen eta bigarrenean Lander Martinez Elkarrekin PODEMOSen izenean (apirilak 26an izango da).

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Hitzaldi ziklo hau maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketaren lanen barruan kokatzen da, hain zuzen ere, maiatzaren zazpian “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun ahal izango diogu Sopelako herritarrok.

379 Ikustaldiak
Partekatu: