Sopela Ugeraga maiatzak 7

Sopelan gaur Herri Galdeketa. Parte Hartu

Gaur Sopelan herri galdeketa izango da Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik; sopeloztarrok “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dugu.

Ordutegia eta lekuak

Goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte epea izango dugu bozka emateko udaletxeko plazan, bertan hiru mahai egongo direlarik, eta Larrabasterrako Urgitxieta plazan.

Baliozko agiriak

Nortasun agiria nazionala; pasaportea; EHNA; Gidabaimena eta Atzerritarren identifikazio zenbakia. Agiri ofizialean helbidea ez bada agertzen Errolda ziurtagiria beharrezkoa izango da.

Eguneko egitaraua

Txupin baten jaurtiketarekin batera zabalduko dira mahaiak 9etan. Egun osoan zehar artisauak, txosna, taloa, pintxoak etab izango dira. Honez gain 11:00etan Tai Txi erakusketa, 12:00etan joaldunak, 13:00etan ekitaldia udaletxeko plazan, 18:00etan erromeria Ezetz taldearekin eta 20:00etan itxiko dira hautestontziak.

20:30ean espero da emaitzak jakinaraztea eta talde sustatzaileak lehen balorazioa egingo du.

52 lagun herritan izango dute
Orain arte Gure Esku Dagok bultzaturik 91 herritan egin dira herri kontsultak. Gaur, Sopelarekin batera beste 52 herritan egingo da herri kontsulta eta 250.000 lagunek izango dute aukera parte hartzeko. Aipatzekoa da Sopelarekin batera, Uribe Kostako Barrika, Gorliz, Plentzia, Lemoiz eta Urdulizen ere herri kontsulta izango dira, eta udazkenean prest daudela Berango, Erandio, Getxo eta Leioa.

Argazkian, Sopelako Ugeraga futbol taldea eta surfariak

420 Ikustaldiak
Partekatu: