Sopela kalera

Sopela kalera“Euskal Udaberria kalera!” dinamikak maiatzaren 20an burutuko duen “Espetxeetara martxak”, Espainian zein Frantzian dauden sei kartzelatara joango da. Sopelatik  hainbat herritarrek ekimen honekin bat eginez Roannera joango dira, herritik 794 kmra.

Autobusa Sopelatik

Interesatuta daudenentzat autobusa irtengo Sopelatik da eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 18a da, osteguna. Interesatuek ondorengo helbidean eman dezakete izena: kalerasopela@gmail.com

“Maite zaituztegu. Kalera!” goiburuarekin egingo diren martxa hauek “dispertsioak 30 urte bete berri dituela” gogoratzeaz gain, “aurreko zikloa itxi eta bakean eta justizian oinarritutako elkarbizitza” bermatu nahi ditu. Ekimenaren antolatzaileek “gatazkaren ondorioak modu justu eta integral batean konpontzeko beharra” dagoela adierazi dute. Euskal Herrian bakea eta justizia lortzeko “iheslari eta preso politiko guztien kaleratzea” beharrezkoa dela adierazteaz gain, “biktima guztien onarpen eta erreparazioa” ezinbestekotzat jotzen dute.

Armagabetze “atzeraezina, erabatekoa, aldebakarrekoa eta baldintza politikorik gabea” gauzatu ondoren,  “garai berri baten aurrean” aurkitzen garela eta “Euskal Herri libre eta baketsuaren lorpena” euskal herritarron esku dagoela adierazi dute Euskal Udaberria kalera! ekimenaren sustatzaileek.

389 Ikustaldiak
Partekatu: