Sopela Jasone Agirre

Gaur, hilak 19, (ostirala) Sopelako Kurtzio Kultur Etxean EHBilduk herri batzarra egingo du eta bertan Jasone Agirre Bizkaiko Legebiltzarkideak parte hartuko du. Batzarra 18:30ean izango da eta irekia da interesa duten guztiontzat.

EHBilduren prozesu eratzailea

EHBilduk bost urte bete ditu eta lau alderdien elkarlanean oinarritu da (EA, Aralar, Alternatiba eta Sortu). Urte hauen esperientzia baloratuz eta aurrera begira EHBilduk izango dituen erronkei era eraginkorrago batean erantzuteko EHBilduk prozesu eratzailea batean murgilduta dago.

Prozesu honen nondik norakoez hitz egiteko, zalantzak argitzeko, iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko Jasone Agirrek hartuko du parte gaurko Sopelako batzar irekian. Bilera aprobetxatuz, Sopelako EHBilduren zinegotzi batek, herriko zenbait gaiĀ komentatuko ditu.

399 Ikustaldiak
Partekatu: