Amaieran erdaraz. Al final en castellano: Imagen del municipio de Sopela (Encuesta Gizaker 2)
Gizakerrek egindako inkestan bi datu azpimarratu dira publikoki: nola baloratzen dute sopeloztarrek Sopela bizitoki bezala, eta nola baloratzen da Urdulizeko ospitalera doan errepidea. Lehen galderan, 8,07ko nota jartzen diote Sopelari sopeloztarrek.
Bigarren galderaren erantzuna aztertu baino lehen, argitu behar da galdera zeharo korapilatsua zela (Entzun al duzu Sopelak Olabideko industria-gunearekin, Osteikon oraindik eraiki ez diren etxebizitzekin eta Urdulizen Ospitaleari sarrera emango dion errepideaz?). Galdera honetan %73k errepide honen berri baduela erantzun du, eta eraikitzeko beharra 7,87 baloratzen da. Errepide hau mesedegarria egingo zaizun galderari, aldiz, ehunekoa nabarmen jaisten da %56,5ri mesedegarria egingo zaiela dio, %32,3ri ezetz eta %11,2k ez du erantzuten.
Zeintzuk dira Sopelak dituen arazorik nagusienak, eta zeintzuk dira ZUK dituzunak
Galdera antzekoak badira ere, emaitzak ezberdinak dira. “Zeintzuk dira Sopelak dituen arazorik nagusienak” galderari emandako erantzunen zerrenda oso luzea eta irekia da, baina arazo gehienek oso % baxuak izan dituzte. Hona hemen aipatutako arazoak eta erantzunen ehunekoak: aparkalekuak %17 – metro maiztasun gutxi %9,8 – trafikoa %6,5 – herriko garbitasuna %5,3 – kaleko argiteriak %5,3 – Umeentzako guneak, parkeak %4 – saltoki txikiak %3 – langabezia %2,8 – gazteentzako lokalak eta ekintzak %2,8 – ospitalerako errepidea %2,5 – bat ere ez %3,5 eta %24k ez daki edo ez du erantzuten.
Bitxia da oso, galdera pixka bat aldatuz gero, emaitzetan suertatzen den aldaketa: “Zeintzuk dira Sopelak dituen arazorik nagusienak” galdetu beharrean “Zeintzuk dira zuk dituzun arazorik nagusienak” galdetzen bada, emaitzak oso bestelakoak dira: aparkalekuak %9,3 – metro gutxi %1,8 – trafikoa %1,8 – herriko garbitasuna %3,9 – kaleko argiteriak %2,3 – Umeentzako guneak, parkeak %2 – gazteentzako lokalak eta ekintzak %1,8 –bat ere ez %9,5 eta aipagarria da elkarrizketatuen %53,3k ez dakiela edo ez diola erantzuten galdera honi .
Galdera bi hauen artean dagoen aldea esanguratsua da, eta nabarmena aparkalekuen beharra: herrian aparkaleku gutxi dagoen ideia oso hedatuta dago, baina gero, jende askok ez du arazo hori egunerokoan bizi.
Sopelako beharrak
Sopelak dituen beharrei begira, zerrenda oso luzea da, baina datuak arrapaladan doaz eta ez da arazo zehatz bat gailentzen besteen gainetik: Aparkalekuak (%7), Kudeaketa ona (%4), Gazteentzako ekintzak (%3,8) trafikoa hobetu (%3,8), umeentzako parkeak (%3,3) Bizilagunen baloreak eta haien entzutea (%2,5), Kale eta espaloien mantenua (%2,3), Kultur ekintzak (%2) liburutegia handitu(%2)… eta beste beharrek, kuantifikatu gabe %32,3 (berdeguneak, parke estaliak, garraio publiko gehiago, gune komunak, Hirigintza Plan berria, argitegiak, ikastetxe berria, gazteentzako lekuak, aldaketa politikoa, bidegorriak, saihesbidea, birziklatzea, kostaldea zaindu… Dena dela berriro ere nabarmena da erantzuten edo ez dakiten kopurua (%37,3).
Hainbat galdera:
Beste galdera zehatz batzuk:
1.-Ezagutzen dituzu Sopelan dauden hiri-ortuak?: %44k ezagutzen ditu, eta %56k ez. %4,8 soilik dago interesatuta ekinbide honetan.
2.- Parte hartzen duzu udalak antolatzen dituen galdera edo ekimenetan?: Ez %78, bai %20,8. Ez da galdetzen zergatik ez den parte hartzen.
3.-Sopelak oinezko gune gehiago izatea gustuko zenuke? %65,8 bai, eta %26,2 ez. %8ak ez du erantzuten. Honekin lotuta Akilino Arriolaren oinezkoentzat bihurtzeari 6,3ko nota ematen zaio, eta herriko beste gunei (zehaztu gabe zeintzuk diren) 6,59
Emaitzetatik harago nabarmena da zer argia diren galdera guztiak ospitalearena izan ezik, are gehiago Ospitalearekiko lotura galdetegiaren gairik inportantena zenean Gobernu Taldearen esanetan.
La imagen que tenemos de Sopela (Gizaker encuesta 2)
En la encuesta realizada por Gizaker, principalmenete, se han hecho público dos datos: ¿Como valoran los y las sopelostarras Sopela como lugar para vivir? y el conocimiento y aceptación que hay sobre el acceso al Hospital de Urduliz. En la primera pregunta los sopelostarras valoran al municipio con un 8,07, y en la segunda, antes de dar los datos concretos, hay que reseñar la complejidad de la pregunta: ¿Ha oído hablar sobre el vial que comunica Sopela con el polígono industrial de Olabide y con la zona de viviendas de Osteiko todavía sin construir, y que conectará con la carretera que une Sopela con Urduliz y da acceso al Hospital? Un 73% de los encuestados afirman tener cocnocimiento de esta infraestructuta y la valoran con un 7,87, pero cuando se les pregunta si les será util el porcentaje baja mucho: un 56,5% cree que le será beneficiosa, un 32,3 que y un 11,2% no responde.
Cuales son los problemas de Sopela y cuales son los problemas que TU tienes. (Para continuar leyendo pulsa GEHIAGO IRAKURRI)
445 Ikustaldiak