Sopela Gure esku dago

Sopelan erabakitzeko eskubidea ez du etenik.

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak datorren asteartean, otailak 27, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean, 2018. urteko egitasmoaren aurkezpena egingo du.

Donostia-Bilbo-Gasteiz giza katea, eta Herri ituna

Erabakitzeko eskubidearen bidean erronka haundiei aurre egin izan die Gure Esku Dago herri ekimenak, eta haien artean aipagarriak dira 2014an izandako giza katea Durangotik Iruñeraino eta 2017 Sopelan izandako kontsulta.

Zalantzarik gabe “Donostia-Bilbo-Gasteiz giza katea” izango da aurtengo erronka eta horretarako 100.000 lagun behar izango dira ekainaren 10ean eskuz esku loturik. Giza kate honek, 2014ko giza katearekin alderatuta 75km gehiago lotu beharko ditu.

Katea, aitzitik, hausnarketa prozesu baten amaiera izan behar da eta horretarako herrietan “Herri Ituna” hasiko da lantzen. Honetaz guztietaz aritzeko gonbidapen zabala egiten du Gure Esku dago interesatuta dauden guztiei hurrengo 27an Kurtzio Kultur Etxean 19:30ean

435 Ikustaldiak
Partekatu: