Sopelako txapelduna JON

Gazte sopeloztar bat Euskadiko txapelduna

Sopelako txapelduna JON

ZORIONAK JON

11 urte duen Jon Estefane Turrez gazte sopeloztarrak Euskadiko txapela lortu du haur kategorian asteburu honetan Bilbon izandako Euskadiko Irristaketa artistiko lehian. Bertan 30-35 lagunek hartu dute parte hainbat kategoriatan. Jon Sopelako Irristaketa taldekidea da eta orain dela bi urte hasi zen kirol honetan. 

Irristaketa Taldea Sopela

Sopelako Irristaketa taldean 51 haurrek eta gaztek hartzen dute parte, 4 urtetik 18ra bitartean eta gehienak sopeloztarrak dira. Jonek lortutakoa guztiz txalogarria bada, Sopelako Irristaketa Taldeak burutzen duen lana ere, azpimarratzekoa da, Sopelan ez baitago irristaketan aritzeko instalakuntza egokirik.

ZORIONAK Jon eta, zailtasunak zailtasun, zorionak ere Sopelako Irristaketa Taldeari

445 Ikustaldiak
Partekatu: