Sopela manifa

Sopela manifa

 

Aurten 20 urte bete dute kartzelan Uribe Kostako 3 presok: Berangoko Patxi Markez, Sopelako Urko Labeaga eta Urdulizko Iñaki Bilbao.

Hau dela eta, datorren ostiralean, maiatzak 18, eskualde mailako manifestazioa izango da Sopelan. Hitzordua 20:00etan da udaletxe plazan, Kalera ekimenak deiturik, eta herriko kaleak zeharkatuko dira “20 urte bahituta – etxera etortzeko garaia da!” goiburupean.

Honez gain, manifestazioa baino lehen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera umeentzako tailerrak eta bertso parrilla (bertsolariak, edaria, sahieskiak…) izango da guztiontzat.

404 Ikustaldiak
Partekatu: