Sopela KLIK eguna

Gure Esku dago herri ekimenak bultzaturik, larunbatean, hilak 26, KLIK eguna ospatuko da Sopelan ekainaren 10ean egingo den giza kate erraldoia aurkezteko.

Klik eguna

11:00etatik aurrera mota guztietako ekintzak izango dira Sopelako udaletxeko plazan guztion gusturako; horrela egunari hasiera emango zaio “garagardoa egiteko ikastaro” baten bidez. Ondoren, 12:30etatik 13:00etara “2019 arrazoi erabakitzeko” eta “E-10 Giza katea” gaien aurkezpena izango da eta goiza bukatzeko jolasak.

Eguerdian, 13:30ean, herri bazkaria eta salmentan egongo da paella, talo eta txerrikia. Interesatuek platera eta sardexka eraman beharko dituzte. 16:00etan kontziertoa, 18:00etan txokolatada eta 20:00etan agurra emango zaio Klik egunari.

E-10 giza katea

Ekainaren 10ean Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatuko da, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera, osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz”.

Eta sopeloztarrok zer?

Sopeloztarrok ere gure kilometroa (k) bete beharko dugu (ditugu), Amurrio parean, eta horretarako 1000 lagun baino gehiago behar izango dira eta autobusak antolatuko dira.

430 Ikustaldiak
Partekatu: