Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. bigarren hiruhilabetekoaren amaieran, ekainaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 662 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %9,9.
Emakume gehiago: %11,5ko langabezia emakumeen artean
662 langabetu hauetatik, 380 (%11,5) emakumeak dira eta 282 (%8,2) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 39 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 276 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 347 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. honek ere, argi adierazten du langabeziak eragin gehiago duela adina aurrera joan ahala.
Kontratazioan prekarietatea nagusi: 12 behin betiko lan-kontratu soilik
2012-2014 urteen artean langabeturik kopururik handiena eman zen herri guztietan “krisia” deitutakoak gogor jo zuelako. Egia da, geroztik, apurka-apurka langabeziaren tasa murrizten ari dela, baina ukaezina da kontratazioan prekarietatea nagusitzen ari dela argi eta garbi, lanaren eta kontratoen “kalitatea” urri dela oso; horrela: 2018ko ekainean 295 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 5 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 278, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 189 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 72, eraikuntzan 33 eta kontrato bat nekazaritzan.
Bizkaian ere, prekarietatea nagusi
Eta datu hauek Bizkaia osoan errpeikatzen dira, horrela 2018ko ekainean 48.567 lan kontratu gauzatu dira, eta horietatik 2.362 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 1.515 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 44.690, behin behinekoak izan dira.
Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.