Sopela Euskal Errepublika

Sopela: Monarkiarik ez, Euskal Errepublika bai

Ezusteko eztabaida mahairatu zen azaroaren 27ko Sopelako Udal Osoko Bilkuran: Kukullu kaleko birmoldaketa eta Ripa inguruko ur hornitegiaren konponketaz aritu ondoren, Espainiako monarkiaren izaera eta jadanekotasunaz eztabaidatu zen.

Hainbat proposamen Monarkia gaitzestekoAtxiki gabeko zinegotziak testu bat aurkeztu zuen herritarron ordezkaritza hauteskunde demokratikoen bidez aukeratzeko; errepublikaren alde egiteko eta monarkiaren eskandaluak salatzeko. Ideia hauei, DB-TUko ordezkariak, Sopelak Felipe VI. “Pertsona non grata” izendatzea eta monarkia deuseztatzea proposatu zuen. Azkenik, EHBilduk, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoa berretsi eta monarkia bezalako erakunde zaharkitu eta antidemokratiko baten abolizioaren alde egiten zuen.

Eztabaida arina eta mamitsua

Hiru taldeek, berehala adostu zuten ezberdintasunen gainetik, batzen zituena askoz gehiago zela, eta elkarri eman zioten babesean hiru testuotan, horrela minutu gutxitan adostasunetara heldu ziren eta hiruron artean elkarri baietza emanez, gehi Orain Sopela zinegotziaren aldeko botoa, eta PNVren abstentzioa hiru proposamenak onartuak izan ziren. PSEren ordezkaria ez zegoen Aretoan.

Onarpen hauen ondorioz Sopelako Udal Osoko Bilkuraren gehiengoak erabaki du: Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoa, herritarron ordezkaritza hauteskunde demokratikoen bidez aukeratua izatea, monarkia deuseztatzea eta Felipe VI. “Pertsona non grata” izendatzea. “Jakin badakigu erabaki hauek indar legegilerik ez dutela, baina pozgarria da, sinbolikoki bada ere, Sopelak hauek bezalako erabakiak hartzea, eta esanguratsua da oso, Estatu ereduez ditugun ezberdintasunen gainetik, bat egitea monarkia errefusatzeko” esan zuen EHBilduko eledunak

PNVren testua ez zen onartu.

PNVk emendakin orokorra aurkeztu zien beste alderdien artean adostutakoari, bertan monarkia anakronismo historiko eta demokratikoa zela onartu arren, ardura bat onartzen zitzaion erregeari: “Euskadiren kasuan zentsurik aurkitzekotan, bakarrik ulertuko genuke Estatuaren eta Euskadiren erabateko autogobernuaren arteko lotune gisa, Estatuak eta Konstituzioak babesten dituzten eskubideen historikoen arabera eta Foru Erregimena errespetatuz”. Testu hau ez zen onartu beste hiru taldeok askoz osatuagoa irizten ziotelako haien proposamenari eta gainera EHBilduko eledunak erantzun zion PNVri… “ez diogu erregeari inolako ardurarik onartu nahi, horixe falta zaigu!!! zubi-lana eta lotune lana aitortzea Feliperi Konstituzioa eta Estatutuaren artean… horiek dira gainditu nahi ditugun marko juridikoak”

371 Ikustaldiak
Partekatu: