sopela emakume txirrindulari taldea

Abian 2019ko Sopelako emakume txirrindulari taldea

Gaur, urtarrilak 25, Sopelako emakume txirrindulari taldea aurkeztu da: Andere Basterra, Iurani Blanco, Julia Casas, Isabel Ferreres, Amaia Malatsetxebarria, Sara Martín, Maria Martins, Alexandra Moreno, Mireia Muñoz, Ariadna Nevado, Elné Owen, Sofía Rodríguez, Ariadna Trias eta Mireia Trias txirrindulariek osatuko dute 2019 plantilla Francisco Plá entrenatzailaren ardurapean. Aurkezpena Kurtzio Kultur etxean egin da eta bertan hainbat elkartek, erakundek eta lagunek babesa eman diote taldeari.  2018. urtean izandako ibilbidea gogoratu ondoren (5000 kilometro baino gehiago eta 14 garaipen) 2019.ko erronkarik handienak aipatu dira: Espainiako eta Euskaldun kopak eta hainbat froga Frantzian, Belgikan… osotara 60 egunetan frogak eta horietariko 30 nazioarteko mailan.

Aurtengo babeslea: Telxius

Aurtengo babeslea iazko bera izango da: Telxius. Enpresa honek itsaso azpitik Sopela eta Estatu Batuetako Virginia hiria lotzen duen 6.600 kilometroko zuntza kudeatzen du.

1.193 Ikustaldiak
Partekatu: