Sopela Venezuela

Venezuela, egungo egoera politikoa aztergai Sopelan

Venezuelako egungo egoera politikoaz luze hitz egiten da eta komunikabide askotako lehen albistea izaten da sarri: “askotan, Venezuelako egoera gertuko beste arazo asko estaltzeko erabiltzen den irudipena dugu… sarritan heltzen zaigun informazioa desitxuratuta dagoen susmoa dugu… beti sortzen zaizkigu zalantzak: zergatik hitz egiten da hainbeste Venezuelaz eta ez beste lurralde batzuetaz non giza eskubideak guztiz zapalduta dauden?”.

Venezuelaz, bestelako iritziak eta informazioak jasotzeko eta alderatzeko, martxoaren 28an, ostegun honetan, Plaza Beltzak solsaldia antolatu du eta bertan hartuko du parte Agustin Otxotorenak, Venezuelan bizi den euskal enpresaria.

Hitzordua 19:00etan izango da elkartearen lokaletan, Loiola Ander Deuna kalean, 40. zenbakian.

436 Ikustaldiak
Partekatu: