KORRIKA Sopelan: ibilbidea, partaideak eta ordutegia
Korrika asteazkenean, hilak 10, helduko da Sopelara, 20:24an eta bost kilometro egingo ditu gure herrian.
Hona hemen kilometroak, aurreikusitako ordutegiak, lekukoa eramateko arduradunak eta lekukoa non hartuko den1.528-A, 20:24an, EAJ; Goierretik beherako baserrian
1.528-B, 20:26an, KURENE; Heidi garagardotegi zaharrean
1.528-C, 20:29an, MERKATARIAK; San Andres ondoko etxean
1.529-A, 20:31n, MARA MARA; Saidereko gurutzean
1.529-B, 20:33an, IGERILEKUA; Hondartzako gurutzean
1.529-C, 20:35ean, MEÑAKOZ; Loroñoko aparkalekuan
1.530-A, 20:38an, SENIDEAK; Eurosuperrean
1.530-B, 20:41ean, EHBILDU; Modus Vivendi hotelean
1.530-C, 20:43an, ZIPIRIÑE eta IGE; Udaletxean
1.531-A, 20:46an, IBERRE; Zipiriñe elizaldeko sarreran
1.531-B, 20:48an, ANDER DEUNA; Trenbide gaineko zubian
1.531-C, 20:50ean, UDALA, Zutarri taberna ondoko gurutzean
1.532, 20:53an, UGERAGA, Berangorako bihurgunearen irteeran
Anima zaitezte, parte hartu… Tipi tapa KORRIKA!!! hemen gaude euskararen alde!!!
Iruzkin bat utzi