Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko martxoaren amaieran 664 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,8. Azken hilabete hauetan, langabeziaren datuak oso egonkorrak izan dira: abenduan, 2018. urtearen amaieran, 655 sopeloztar zeuden langabezian, (%9,7);urtarrilean 660 eta otsailean 675.
Emakume gehiago: %11ko langabezia emakumeen artean
664 langabetu hauetatik, 387 (%11) emakumeak dira eta 277 (%8) gizonak.
572 Ikustaldiak