Sopela troquelmain

Sopela: Troquelmain enpresak ateak itxi eta 80 langile kaleratuko ditu

Troquelmain (Dismodel ohia) enpresaren langileek elkarretaratzea egin dute gaur (hilak 15) lantegiaren itxiera eta 80 langileren kaleratzea salatzeko.

Langileek enpresaren erabakia gogor gaitzetsi dute, aste honetan iragarri dielako konkurtso-administratzaileak lantegiaren itxiera eta langileak kontratua eteteko lan-erregulazio espedientean daude.

Enpresaren utzikeriaEnpresak Kantabriako Maliañon du bere egoitza nagusia, eta bi lantegi ditu: Maliañokoa (Candemat ohia) eta Sopelakoa (Dismodel ohia). Troquelmainek 2017ko ekainean erosi zuen Sopelako egoitza Kantabriakoarekin bat-egiteko, eta hartzekodunen konkurtsoan sartu zen handik urtebetera.  Geroztik ia ez da inbertsiorik egin

Sopelako lantegiak autoentzako trokelak egiten ditu  eta enpresa batzordearen arabera, lantegia “bideragarria, lan karga badu”. Hori dela eta, lantegia Troquelmain bihurtu zenetik enprearen kudeatzaileek izandako “utzikeria” salatu dute sindikatuek.

Enpresaren itxieraren aurka eta horren bideragarritasunaren alde borrokatuko direla adierazi dute langileek. Era berean instituzioen laguntza eta herritarron babesa eskatzen dute lantegiaren industria-proiektua eta enplegua bermatzeko.

Lehen elkartasun aldarria

Hauteskunde kanpaina dela eta, arratsaldean EHBilduk bere ekitaldi nagusia zuen Sopelan, eta Unai del Burgok, Sopelako alkategaia EHBilduren izenean, oholtzara igo bezain laster, elkartasuna adierazi zien langileei: “Troquelmain enpresaren itxiera salatu eta 80 langileei gure elkartasun osoa eta babesa helarazten diegu. Langileen ustez enpresa bideragarria da, erakunde publikoen babesa eskatzen dute… gure babesa baduzue”

367 Ikustaldiak
Partekatu: