langabezia Sopelan

Sopelan: %9,6 langabezian 2019ko ekainean

646 langabetu Sopelan, %9,6

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko ekainaren amaieran 646 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,6. Azken hilabete hauetan, langabeziaren datuak oso egonkorrak izan dira: abenduan, 2018. urtearen amaieran, 655 sopeloztar zeuden langabezian, (%9,7); urtarrilean 660, otsailean 675, martxoan 664, apirilean 686, maiatzean 642 eta azkenik, orain ekainean: 646.

Emakume gehiago: %11,8ko langabezia emakumeen artean646 langabetu hauetatik, 392 (%11,8) emakumeak dira eta 254 (%7,4) gizonak.

Adinekoek zailtasun gehiago

646 langabetu hauetatik 320 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen %50.

Prekarietatea nagusi lanean

Gaur egun, arazorik nabarmena lan prekarioa da; kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi, horrela 2019ko ekainean 279 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 11 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 16 soilik bihurtu da behin betikoak; beste guztiak, alegia 252, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 199 kontratu zerbitzuetan izan dira, alegia gehienak, industrian 53 eta eraikuntzan 27.

Une honetan Bizkaian %11,4ko langabezia dago eta EAEn %10,4

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

388 Ikustaldiak
Partekatu: