Sopela semaforoa

Akilino Arriola kaleko semaforoa bai ala ez?

Sopelako Udal Gobernuak Akilino Arriola kaleko semaforoa (Enrike Urrutikoetxea kaleko bidegurutzearen parean dagoena) bertan behera uztea erabaki du froga gisa hilabete batez.

Epe honetan aztertuko da neurri honek trafikoa bizkortzen laguntzen duen eta baloratuko da oinezko zein ibilgailuentzako bide segurtasuna mantentzen den ala ez. Udal Gobernuak argitaratutako oharraren arabera: “semaforo hau aldi baterako kentzeko neurri hau proba pilotu bat baino ez da, gune horretako zirkulazioa benetan hobetzen den ala ez jakiteko balioko diguna”. (udalaren oharra)

Kontraesanez beteriko froga

Erabaki honek ondorio positibo bat eduki dezake, zalantzarik gabe: “udalerriko erdiguneko trafikoan, kotxeak gutxiago geldituko dira eta kutsadura nabarmenki murriztuko da” Horrela bada, arrazoi hau txalogarria da; baina udal gobernuak ematen duen bigarren arrazoia guztiz negatiboa eta errefuxagarria da: “Udalak Akilino Arriolakoa bezalako “beharrezkoak ez diren semaforoak” kentzeak, aurrezte ekonomikoa ekarriko duela uste du, mantentze lanen kostua murriztuko baita”. Semaforo baten mantenu-kostua ez da “dirutan” neurtzen, istripuak ekiditeko bermatzen duen ziurtasunean baizik. 

Inprobisazioa

Horrela salatu du SUSAN Elkarteak (Sopela-Urduliz Saihesbidea Noizko?). Elkarte honen arabera neurri hau inprobisazioa baino ez da “hau ez da serioa, trafiko-planifikazioa une-uneko politikariaren burutazioa baztertzeko dago “ (sic: “Esto no es serio… la planificacion viaria se invento para evitar estos “a ver si” del político de turno, y en el caso concreto de Sopela ademas de hecho existe y el PNV de sopela la ningunea en la misma medida que la defensa del interes general”.

Aurreko legealdian eztabaidatu zen, eta ezetza eman zitzaion proposamenari

Neurri hau aurreko legealdiaren ohiko “Lan, zerbitzu eta hirigintza batzordean” aurkeztu zen eta talde guztion artean eztabaidatua izan zen. Une hartan semaforoa ez kentzea erabaki zen azken helburua gunea oinezkoentzat bihurtzea baita, ondorioz, neurri hau abian jarri baino lehen beste asko ezarri behar ziren: espaloiak handitu, asfaltoa abiadura murrizteko egokitu, trafiko seinaleak abiadura mugak ezartzeko… EHBilduko eledunak esan zuen bezalaxe: “hau gurdia idien aurretik jartzea da”. Zergatik erabaki du udal gobernuak (PNV-PSE eta DB-TU) orain neurri hau ezartzea debaterik gabe udal batzordean?

 

406 Ikustaldiak
Partekatu: